Albisteak

Aukera gehiago Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz eginda

2014-04-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Buruntzaldeko Udalek Lanbide Heziketako ikasketak euskaraz egitea gomendatzen dizute. Euskaraz ikasteko aukerak klikatuta, ikusi ahal izango duzu Buruntzaldean eta Gipuzkoan zein heziketa ziklo eskainiko diren euskaraz 2014/15 ikasturtean.

 

Euskaraz ikasiz gero, hobeto prestatua egongo zara zeure etorkizun profesionalerako, eta herri honetako bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan lan egin ahal izango duzu.

 

Gero eta beharrezkoagoa da bi hizkuntzak ongi jakitea, bai administrazioan lan egiteko (udaletan, Aldundian, Jaurlaritzan, EITBn ...), bai enpresa-munduan aritzeko. Izan ere, administrazioaz gain, gero eta gehiago ari dira beren eguneroko jardunean euskararen erabilera normalizatzen, bai bezeroei zerbitzu hobea emateko, bai enpresa barruko langileen arteko harremanetan ohiko hizkuntza bihurtzeko.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna