Albisteak

LANGABETUAK KONTRATATZEKO DIRU-LAGUNTZAK

2014-06-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Enplegua Sustatzeko toki ekintzetarako Lanbideren laguntza deialdiaren babesean, 2013/10/18ko EHAAn argitaratua, Donostialdea Mendebaldea bailarako Udalek, hala nola, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilek, enplegua sustatzeko asmoz, langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak eskaintzen dituzte. Tokiko enpresei zuzendurikoak dira, interesaturiko negozio orori, aipaturiko bailarako langabeak eta lan-eskatzaile moduan Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatutakoak kontratatzeko.

 

2014ko aurrekontuan 112.500 € aurreikusi dira diru-laguntza honetarako. Zenbateko hau Lanbidek finantzatzen du.

 

Enpresek diru-laguntza honen onuradun izateko Lasarte-Oriako Lanbideko bulegoetan lan-eskaintza zehatza aurkeztu beharko dute eta Lanbidek proposaturiko izen gaien artean egin beharko dute hautapena.

 

Kontratazio hauek egiteko epea Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasten da, hots,2014ko ekainaren 27 tik. Diruz lagundutako kontratuek 2015ko maiatzaren 31 baino lehen bukatu behar dute, 6 hilabete gorako kontratuak izan ezik. Hala ere aipaturiko data baino lehen amaitu beharko dute kontratuaren lehendabiziko 6 hilabeteak.

 

Enplegurako laguntza ekonomikoak ondorengoak dira:

1.-3000 euroko gehienezko laguntza, 3 hilabete iraungo duen lanaldi osoko kontratuko

2.-6000 euroko gehieneko laguntza, 6 hilabete edo gehiago iraungo duen lanaldi osoko kontratuko.

Bi kasuetan ez da kontratuaren kostuen %75 baino handiagoa izango.

3.-9.000 euroko gehienezko laguntza, 6 hilabete edo gehiago iraungo duen lanaldi osoko kontratuko, honako hauek kontratatzen direnean: diru-sarrerak bermatzeko errentako jasotzaileak, lehen aldiz laneratzen diren 35 urtetik beherakoak edo kontratazioaren aurretiko 18 hilabeteetan gutxienez 12 hilabetez Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta eta lan eskatzaile moduan egon direnak. Azken zenbatekoa ez da %100 baino handiagoa izango.

Kontratu partzialek %50eko lanaldia izan behar dute eta kasu honetan adierazten den diru-laguntzaren erdia jasoko dute.

 

Enpresa edo profesional interesatuek eskaerak  aurkezteko epea 2015ko maiatzaren 31 arte izango dute, eta Andoaingo Udalaren Sustapen ekonomiko, enplegu eta Gazteria Saileko erregistroan egin beharko da( La Salle etorbidea 6. Urigain etxea ).

Diru-laguntzak 2014ko ekitaldiko udal aurrekontuaren araberako kreditu erabilgarria amaitu arte emango dira, eskaera behar bezala betea, sarrera data eta orduaren lehentasun-hurrenkera jarraituz.

 

Argibideak udalen webguneetan eta:

 

- Andoain: Hilario Dorronsoro (943304221), enplegua@andoain.org

- Astigarraga: Amaia Bengoetxea (943335234), idazkaritza@astigarraga.net

- Hernani: Alfonso González (943335021), alfonso-g@hernani.net

- Lasarte-Oria: Dionisio Ávila (943376179), d.avila@lasarte-oria.org

- Urnieta: Lorena Etxezarreta (943008000),  letxezarreta@urnieta.org

- Usurbil: Josune Mujika (943371951), enplegu@usurbil.net

 

Irakurri oinarriak

Irakurri eranskina

 

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna